Torne ibarra

Torne ibarra
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak67°03′29″N 23°40′34″E / 67.058°N 23.676°E / 67.058; 23.676
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaNorrbottengo konderria
Suediako udalerriaHaparanda udalerria

Torne ibarra edo Torne ibaiaren ibarra (finlandieraz: Tornionlaakso, suedieraz: Tornedalen, meänkieliz: Meänmaa), Tornionjoki ibaiak zeharkatzen eta Finlandia eta Suedia artean dagoen ibarra da. Geografikoki Suediako Haparanda, Kiruna, Pajala eta Övertorneå udalerriek eta Finlandiako Enontekiö, Kolari, Muonio, Pello, Tornio eta Ylitornio udalerriek osatzen dute ibarra, baina kulturalki Gällivare udalerri suediarra sartzen da, bertan Torne ibarreko hizkuntza den meänkieli ere hitz egiten baita.

1809. urte arte, ibar osoa Mendebaldeko Bothnia probintzia barnean egon zen, baina urte hartan Errusia inperialak Finlandia bereganatu zuenean, bi herrialdeen arteko muga ibarraren erdian kokatua izen zen, Tornionjoki ibaian hain zuzen. Honela, alde bakoitzak, bere herrialdeko ohituren eragina jasan izan dute gaur egun arte. Hala ere, bi aldeek oraindik antzekotasun handiak dituzte euren bizimoduetan; hala nola meänkieli hizkuntza, eta "Rieska" patata-irinez eginiko ibarreko ogi zuri famatua. Banaketa eman zenean 1809. urtean, ibaiak banatzen zituen herrixka bera asko zatituta aurkitu ziren, eta gaur egun oraindik, bi aldeetan izen bereko herrixkak daude ibai batek zeharkatuta eta gobernu-mota ezberdinen agindupean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search